Zure zuzenekoa eskaini nahi duzu Enpresarean TB kanalean?

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2018ko martxoaren 8a

Enpresarean TB da Bai Euskarari Elkarteak martxan jarritako telebista berria, Enpresarean proiektuaren markoan antolaturiko ekitaldi guztiak ikus-entzunezko formatuan, online, eskainiko dituenak. Bere berrikuntza nabariena da erakundeek bertan parte-hartu ahal izango dutela euren hitzaldi, ikastaro, iritziak... zuzenean emititzeko, modu eroso eta sinple batean. Horren helburua da euskaldunon sare profesionalen arteko harremanak sustatu eta guztion interesekoak izan daitezkeen edukiak partekatzea.

Martxoaren 2an izan genuen lehenengo Enpresarean TB zuzenekoa; Arteman Komunikazioko zuzendaria den Gorka Etxabek komunikazioa, marka eta pertsonen talentuaren erakartzeari buruz hitz egin zigun. Ez al zenuen zuzenean jarraitu? Nahieran ikus dezakezu.

Bai Euskarari Elkartetik enpresa sarea osatzen duzuen enpresa eta profesional guztiei Enpresarean TB kanalean zuzen-zuzenean parte-hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Sektorea, gaia... irekiak dira eta edozein proposamen berri  ongi-etorria izango da. Interesa duzuenok Bai Euskarari Elkartearekin harremanetan eta zure erakundearen zuzenekoa martxan jarriko dugu. Prozesua oso sinplea da, animatu!

Proposamenak bidaltzeko: info@enpresarean.eus

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago