Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek batera antolatu duten 2018rako udalekuen programa aurkeztu dute. Bertan, askotariko programak, ludikoak eta hezitzaileak, eskainiko dizkiete 7 eta 13 urte bitarteko haurrei. Guztira, 4.642 plaza eskainiko dituzte; Araban, 2.130.
Uztailaren 1etik 29ra bitartean egingo dira, hiru lurraldeetako hamazazpi instalazioetan. Araban, zehazki, Zuhatza, Barria eta Valderejon. Hizkuntzari dagokionez, plaza gehienak euskaraz izango dira, 4.332, hain zuzen ere.
Izena emateko epea apirilaren 10etik 18ra izango da, eta zozketa apirilaren 23an egingo dute.
Informazio gehiago: Udakekuak 2018