Enpresetarako harrera-plan eredua proposatu du Euskaragileak enpresen batzordeak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2018ko martxoaren 5a

Langile berriak kontratatzean enpresek hizkuntzaren aldagaia nola landu dezaketen eredu posible bat proposatzen du harrera-planak. Euskaraz lan egiteko gai diren langileei begira egindako proposamena da, harrera egokia egin ahal izateko oinarrizko jarraibideak markatzen dituena.

Enpresa guztietan, langile berriak kontratatu eta berauek euren jardunean kokatzeko prozesuak garrantzia berezia du. Langile horiek enpresan egoki integratzeko eta albait arinen euren zereginak behar bezala bete ahal izateko prozesua izaten baita hori. Prozesu horretan beraz, garrantzia berezia du enpresaren baitan euskararen normalizazioari eta oro har hizkuntzen kudeaketari ematen zaion garrantzia eta tratamendua transmititzeak.  

Horregatik, langile berrien egokitzapena erraztea eta enpresak euskararen normalizazioari ematen dion garrantziaz jabetzea da harrera-planaren helburua, baita langile berrien portaera, enpresak hizkuntzen kudeaketari dagokionez ezarritako irizpide eta politikekin bat etortzea ere.

Euskaragileek egindako lanketa da; Batz, Fagor, Orkli, Irizar, Goizper Group, Mondragon korporatiba, MU Goi Eskola Politeknikoa, Ekin, Cikautxo, Elay, Elkar eta Makina Erremintaren Institutuak landutakoa, hain zuzen. Hortaz, enpresa Euskaragileen esperientzia eta praktika erabili da lanketa egiteko, eta eredu hau beste zenbait enpresetarako baliagarria izan daiteke. Enpresa bakoitzak bere errealitatera egokitu beharko duen arren, dokumentuak enpresak jarraitu beharreko prozedurak eta irizpideak zehazten ditu.+

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago