Gernika-Lumoko 24 entitatek jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2017ko abenduaren 16a

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak hamargarren urtez banatu ditu Ziurtagiriak Gernika-Lumon. Banaketa ekitaldia Astran egin da eta bertan udalerriko 24 enpresak, komertziok eta era guztietako entitatek jaso dute Ziurtagiria.

 

Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia ospatu dute Gernika-Lumon, 24 enpresa, saltoki eta entitateen euskara maila aitortzeko. Hamargarren urtea da jardunaldia antolatzen duela Bai Euskarari Elkarteak, Gernika-Lumoko euskara saila, Busturialdean euskaraz bizi elkartea, Gernikako AEK, Artez Euskara Zerbitzua eta Seber Altube Ikastolarekin elkarlanean.

Bai Euskarari Elkarteko Olatz Larrinaga hitza hartu du eta eskeri hitzak eskaini dizkie erakunde guztiei, egunero euskararen erabilera sustatzeko egiten duten lana eta horren balioa goraipatu du. Ondoren, Jose Cruz Gurrutxagaren umore monologoak girotu du ekitaldia. Eta jarraian, Busturialdean Euskaraz Bizi elkarteko ordezkariak, Pernan Basterretxeak, Gernikako euskara zinegotziarekin, Marisa Aldamizetxebarriarekin batera, 24 ziurtagirien banaketari ekin diote.

Ziurtagiridunen aitortza

Gernika-Lumoko Ziurtagiridunen artean bostek Zerbitzua eta Lana Euskaraz maila kreditatzen dute; 12k, Zerbitzua Euskaraz; eta gainontzeko guztiek, zazpik, Euskararen Bidean maila. Bai Euskarari Elkarteko arduradunak entitate horien guztien aurrerapausoak azpimarratu ditu; izan ere, esparru horretan egiten den ekarpena txalotzekoa da. Gainera, nabarmendu nahi izan dute, Bai Euskarari komunitatean ziurtagiriaz gain, beste baliabide eta proiektuetan parte-hartzeko aukerak ere badituztela.

Udalarekin elkarlanean

Gernika-Lumoko Udalak eta Bai Euskarari Elkarteak sinatutako hitzarmena dela eta, Udalak beregain hartzen du Ziurtagiridun bakoitzaren kuotaren % 30. Olatz Larrinaga, Bai Euskarari Elkarteko ordezkariak, esker oneko hitzak izan ditu Gernika-Lumoko Udalarentzat eta ekimen hau antolatzen duen Euskalgintzako Batzordearentzat “alor sozio-ekonomikoaren euskalduntzean eragiten laguntzeagatik. Urrats biziak ematen jarraitzeko beharrezkoa dugu instituzioen babesa, eta zentzu horretan, eskertzekoa da Gernika-Lumoko Udalaren jarrera”. Eta aurrerantzean, elkarlanean jarraitzeko gonbitea luzatu die Udal ordezkariei.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago