Kalean da Bai Aldizkariaren 24. zenbakia. Bertan aurkituko dituzue, besteak beste, SPRIko zuzendari nagusiak, Alexander Arriolak, Enpresarean Foroan Industria 4.0 iraultzari buruz eskainitako hitzaldiaren kronika; EGAMASTER kasuaren metodoa Garmendia anaien hitzetan; "Gasteizen lehen hitzak balio handia du" kanpainaren protagonisten ekarpenak; Gasteizko gazteek duten euskararekiko ikuspegia, #GasteizenBaiEuskarari Mintzotxiodromoan parte-hartu ondoren; Isabel Larrakoetxea eta Mireia de Diego emakume profesionalei elkarrizketak....
Datozen egunetan zabalduko ditugu edukiak www.baieuskarari.eus atarian. Aldizkari osoa hemendik deskarga dezakezue.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.