Google Analytics tailer praktikoa (SPRI)

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2018ko urtarrilaren 10a

Webgune bat baduzu seguruenik zeinek bisitatzen duen eta zer egiten duen jakin nahiko duzu. Galdera guzti horien erantzunak Goolge Analytics tresnak emango dizkizu eta tailer honetan (euskaraz), bere erabilgarritasuna landuko dugu modu praktikoan. Ez duzu tresnan trebea izan beharrik, ikastaroan eskuratuko dituzu tresnari etekina ateratzen hasteko beharrezko konpetentzia guztiak.

Helburua

Google Analytics tresnaren oinarriak ezagutzea gure webgunean gertatzen denari buruzko kontrola hartzen hasteko.

Nori zuzendua

  • Webgune baten bisiten jarraipena egiten ikasi nahi duen edonori zuzendua.
  • Google Analytics tresnan trebezia lortu nahi duen edonori zuzendua.

Programa

Google Analytics ezagutu:

  • Tresna web gunearekin integratu
  • Tresna martxan jarri beharrezko datu guztial eskuratzeko
  • Lehenetsitako txosten, dimentsio eta neurketak ezagutu
  • Tresna jarraipen onena egiteko konfiguratu:
    • Bistak, iragazkiak
  • Konfigurazio aurreratua:
  • Segmentuak, ekitaldiak, konbertsioa, konbertsio inbutuak, txosten pertsonalizatuak
  • Alertak, lasterbideak, txostenak programatzea
  • Konfigurazio gehigarria:

Parte-hartu nahi duzu? Eman-izena Zamudio (urtarrilak 31) edo Donostiako (otsailak 27) edizioetan.

 

 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago