Bai Euskari Komunitatea geroz eta handiagoa egiten ari da; guztira, 1363 enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak dira, Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin, euskaraz lan eta bizitzeko urratsak ematen ari direnak. Urtea hasi berri dugula, denbora honetan egindako lanarengatik zoriondu nahi ditugu komunitatearen partaide guztiak, eta ziurtagiridun berriei ongi-etorria egin nahi diegu.
Izan ere, 2017 urte bukaeran Euskal Herri osoko sektore ezberdinetako entitateak gehitu ziren Bai Euskarari Komunitatera. Batzuk euskara gaitasun txikiagorekin, "Euskararen bidean" mailarekin, eta beste batzuk, altuagoarekin, "Zerbitzua Euskaraz" ziurtagiriarekin, guztiek argi dute euskarak euren negozioetan eskainiko dizkien balio eta abantailak. Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin, helburuak jarri eta pixkanaka joango gara aurrerapausoak ematen, emaitzak ikusi arte.
Zorionak eta ongi etorri lagunok!
Honakoak dira 2017ko abenduan Bai Euskarari Elkarteko Komunitatera gehitu ziren azken ziurtagiridunak:
Arabako ALEA Komunikazio taldea - Zerbitzua euskaraz
Bagara 2014 SL - Zerbitzua euskaraz
GEU Elkartea - Zerbitzua euskaraz
Gazte Asanblada, Barañain - Zerbitzua euskaraz
ZABALEKU Informatika - Zerbitzua euskaraz
Balerdi Fisioterapia - Euskararen bidean
BASTIDA Akademia - Euskararen bidean
BIZIKI Arropa eta osagarriak - Euskararen bidean
Coral Barañain Abesbatza - Euskararen bidean
Ecopaja Bioconstrución Módular S.L. - Euskararen bidean
Errioxa Kultur Elkartea - Euskararen bidean
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.