
Zer ekarpen egiten dio euskarak zure empresa/negozio/elkarteari?
ARTgia arte galeriarekin hasi ginenetik oso argi izan genuen edo euskaraz izango zela edo... ez zela izango. Arte garaikideaz euskaraz aritzeko jaio zen ARTgia. Gu euskaldun berriak gara, ikastola eta eskolan hazitakoak. Etxean ez genuen gurasoengandik euskara jaso baina baloreak jaso genituen, eta euskara horietako bat izan zen. Etorkizuneko Gasteiz euskalduna irudikatzen dugu horretarako, gure txikitasunetik bada ere, lanean ari garelako. Euskarak hortaz izaera ematen dio gure enpresari. Kulturan lan egiten dugu, kulturgileak gara eta Gasteizen horrelako gune bat behar-beharrezkoa zela uste genuelako abiatu ginen. Eta horregatik aritzen gara euskaraz.

Nola ezagutu zenuen Bai Euskarari Ziurtagiria?
Aspaldi ezagutzen nuen, egia esan. Ezagutu bai, baina ez nekien oso ondo zer suposatzen zuen. Aurreko urtean eman nuen pausoa lortzeko eta balio handia daukala uste dut.
Zer eskaini dizue Bai Euskarari Ziurtagiriak?
Kalitate puntu bat eskaintzen dit. Bezero batzuk bazekiten eskaraz egiten nuela, baina bezero euskaldun berriak ekartzea lortu dut. Eta dendan euskaratu gabe nituen hainbat gauza euskaratzeko aukera eman dit.

Zer ekarpen egiten dio euskarak euskaltegiari?
Euskarak dena eman dio AEKri, AEK-k ere euskarari dena eman dion bezala, noski. Gure xede nagusia euskal herritarren eguneroko bizitzaren alor guztietan euskara lehentasunezko hizkuntza izatea da, eta horren bidean eskala mikro (euskaltegian, auzoan, hirian...) eta makroan (Euskal Herri osoan) aritzen gara lanean.

Nola animatuko zenuke bezeroa euskaraz kontsumitzera? Zer gomendatuko zenioke?
Normalizazio prozesuaren zati garrantzitsu bat da. Herri elebidun batean bizi garelako eta bi hizkuntzen arteko oreka ez dagoelako parekatuta. Gainera pena da hizkuntza bat ikastea eta jakitea (ondo edo ez horren ondo), gero normaltasunez eta egunerokotasunarekin ez erabiltzeko. “Euskaraz ere, baietz elkar ulertu” izan da nire leloa.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.