Aldundiak lurraldeko herriguneen aireko argazkiz osatutako katalogoa osatzen jarraitzen du. Oraingoan, hamalau udalerri eta 90 herriguneren irudiak hartu ditu goitik, eta 2016an hasi zen proiektuaren hirugarren faseari amaiera eman dio. Tresna horren bidez, errazagoa izango da hirigintza plangintza, eta argazkiak Ingurumen eta Hirigintza Sailak lehendik dauzkan kartografia eta ortoargazkiei batuko zaizkie. Gainera, herritar guztien esku jarriko ditu airetiko irudi kalitate handiko hauek.
Hain zuzen ere, hauek dira orain gehitutako udalerriak: Arraia-Maeztu, Artziniega, Mañueta, Barrundia, Burgu, Lagran, Lapuebla de Labarca, Legutio, Leza, Laudio, Samaniego, Urkabustaiz, Harana, Martioda (Gasteiz) eta Zuia, eta horien kontzejuak (sakatu hemen argazkiak ikusteko).
Ikusi Arabako herrietako argazki guztiak: Arabako herriak, airetik