'Handia' eta martxoaren 3ko filmearen trailerra, Euskal Zinemaren Astean

Erredakzioa 2018ko ots. 26a, 07:00
'Handia' pelikula ikusgai izango da Euskal Zinemaren Astean.

Martxoaren 3ra bitartean, iaz Euskal Herrian ekoiztutako pelikularik onenak proiektatuko dira Vital Fundazioa aretoan.

Gaur hasita, eta martxoaren 3ra bitartean, Euskal Herrian ekoiztutako pelikularik onenak eskainiko ditu Euskal Zinemaren Asteak. Aurten, Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia, Iñaki Dorronsororen Plan de Fuga edo Pablo Bergerren Abracadabra izango dira ikusgai. 

Gainera, azken egunean, berriki grabatu duten 1976ko martxoaren 3ko gertaeren inguruko pelikularen trailerra aurkeztuko dute. Bertan izango dira Victor Cabaco zuzendaria eta zenbait aktore, grabazioaren nondik norakoak azaltzeko.

Sarrerak

Proiekzioak 20:00etatik aurrera izango dira, Dendaraban, eta egun bakoitzean, ikusleek film labur eta luze bat ikusteko aukera izango dute. Dagoeneko amaitu dira jaialdiara joateko abonamenduak, baina eguneko sarrerak erosteko aukera dago. Kordoi Etxean eros daitezke, 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30erako ordutegian, edo Vital Fundazioa Aretoko txarteldegian, emanaldia hasi baino ordubete lehena, hiru eurotan.

   

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide