Hitzarmen berria eskatu dute Gizarte Ekimeneko ikastetxe pribatuetako langileek

Erredakzioa 2018ko ots. 22a, 19:00

1.800 langile daude Arabako Gizarte ekimeneko 23 ikastetxeetan.

Gizarte Ekimeneko ikastetxe pribatuetako langileak mobilizatzen hasi dira. Atzo, esaterako, elkarretaratzea egin zuten Urrezko Zeledonen plazan, "hitzarmen berria" eskatzeko, eta martxoaren 20rako, berriz, greba eguna deitu dute. Araban, Gizarte Ekimeneko 23 ikastetxe pribatu daude, eta horietan, 1.800 bat langile. 

Sektoreko langileen harreman laboralak arautzen dituen akordioa 2008ko maiatzean sinatu zuten, eta sindikatuek "zaharkituta" geratu dela salatu dute. "Hitzarmen berriko negoziazioak duela urte batzuk hasi ziren, baina akordioetara iristeko Kristau Eskola eta AICEren borondate ezaren ondorioz,  negoziazio mahaia bertan behera utzi genuen", azaldu dute sektorean ordezkaritza duten sindikatu guztiek (ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT).

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago