Takoidun zapata gorria antzezlan laburra Igor Arzuaga eta Mikel Ayllon laudioarrek Piszifaktoria laborategitik atera duten bigarren lana da, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren laguntzarekin. Ezohiko antzerki pieza bat da, hainbat diziplina nahasten dituena (zuzeneko musika, dantza, rapsodia…), beren laborategian ohikoa den moduan, eta ezohiko lekuetan egiteko pentsatua.
"Drama odoltsua" dela aurreratu du lanaren gidoilari eta antzezle Mikel Ayllonek, AleaFMn egindako elkarrizketan. Antzezlan laburra izan arren, "obra luzeen edukiak" dituela gaineratu du amurrioarrak. "Erronkarik handiena, hogei minututan, istorio oso bat eraikitzea eta publikoa horren barruan sartzea izan da", gaineratu du. Bertan, hiru dira agertzen diren pertsonaiak; pianista, dantzaria eta detektibe pribatua. "Gure helburua publikoari pertsonaia hauek sentitzen dutena sentiaraztea da", azaldu du Mikel Ayllonel.
Datorren igandean, hilaren 25ean, antzezlana eskainiko dute Oihaneder Euskararen Etxean. Bi pase izango dira; 19:00etan eta 20:00etan.