Asiako liztorren kopurua gutxitu egin da, lehen aldiz

Erredakzioa 2018ko otsailaren 20a

Iaz, 268 habia detektatu ziren; 2016an, berriz, 426.

Vespa velutina edo Asiako liztorraren habiak detektatzeko eta kentzeko iazko kanpaina amaitu da, eta Arabako Aldundiak "oso emaitza positiboa" izan duela adierazi du. Izan ere, Araban aurkitutako habien kopurua gutxitu egin da, lehenengo aldiz espezie inbaditzaile hau lurraldean agertu zenetik, hau da, 2012tik.

Zehazki, iaz guztira 268 habia detektatu ziren bakarrik, aurreko urtean 426. Era horretan, gelditu da duela bost urtetik hona gertatu zen hazkundea.  Bi dira gehikuntza hori gelditu izanaren arrazoiak. Batetik, liztor erregina tranpaz harrapatzeko kanpaina dago. Horren eraginez, Aldundiak, Arabako erlezainen kolektiboaren laguntzaz, 6.227 ale harrapatu zituen guztira. Bestetik, apirileko izotz berantiarrak espeziearen biziraupenean ere eragina izan zezakeela azaldu dute Aldundiatik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago