Landa eremuan bizi diren nerabeen %62k probatu du alkohola

Mirian Biteri 2018ko ots. 15a, 16:24

Alkoholaren aurrean dituzten ezagutza, ohiturak eta jarrerak aztertu dituzte.

Alkoholari buruzko inkesta egin zuen pasa den urtean Arabako Diputazioak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 11 eta 17 urte bitarteko 2.023 neraberen artean. Arabako landa eremuko bederatzi udalerritako 14 ikastetxetan egin zuten azterketa.

Alderdi aipagarrienetako bat da neska-mutilen %62k onartu duela alkohola probatu duela noiz edo behin, eta alkohola hartzen hasteko adina, batez beste, 12 urte eta 5 hilabete dela.

Horrez gain, edaten dutenen artean, ohiko kontsumoa oro har txikia bada ere, nerabeen %7,3k egun bakar batean 200 gramo alkohol hartzen duela adierazi du.

Egoera horri aurre egiteko, Diputazioak iragarri du indartu egingo dituela nerabeak alkohola hartzen hasten diren adina atzeratzeko prebentzio programak; besteak beste, familientzako lantegiak antolatuko ditu, arrisku egoeran dauden nerabeekin esku hartzeak egingo ditu eta prestakuntza emango die tabernetako arduradunei.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide