Otsailaren 19tik 23ra bitartean, Mendi Tour ikus-entzunezkoen erakustaldiaren seigarren edizioa izango da Gasteizen. Guztira, bederatzi film eskainiko dira, Bilbao Mendi Film Festivalean ikusgai izan diren lanik onenak.
Berritasun gisa, aurten Gasteizen ez ezik, Agurainen eta Amurrion ere izango da Mendi Tourra; martxoaren 7an, Aguraingo hitzordua izango da, Harresia aretoan, eta martxoaren 8an, Amurriokoa, Antzokian.
Sarrerak
Gasteizen, pelikula guztiak saio bikoitzean eskainiko dira: 18:00etan eta 20:00etan, Vital Fundazioaren aretoan (Dendaraba). Sarrerak jada eskuragarri daude ondoko puntuetan: Estadioko harrera gunean eta Vital Fundazioren egoitzan. Saioen egun berean 16:00ak arte (bi lekuetan). Aretoko leihatilan 17:15etik 17:55era eta 19:15etik 19:55era. Sarrerak bost euro balioko du saioko, hiru euro Estadio Fundazioko bazkideentzat Estadion aurretik erosiz gero.
Gasteizko egitaraua
Otsailak 19 astelehena
MOUNTAIN (Epaimahaiaren Aipamen Berezia BMFF'17)
THE FROZEN ROAD (Zuzendari Onena BMFF'17)
Otsailak 21 asteazkena
THE LAST HONEY HUNTER (Kultura eta Natura Film Onena BMFF'17)
AL OTRO LADO DE LA CUERDA
Otsailak 22 osteguna
DIRTBAG: THE LEGEND OF FRED BECKEY (Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria BMFF'17)
THE TIME WITHIN
Otsailak 23 ostirala
BONINGTON: MOUNTAINEER (Mendiko Film Onena BMFF'17)
AURRERA
WHERE THE WILD THINGS PLAY
Aguraingo eta Amurrioko egitaraua
THE LAST HONEY HUNTER (Kultura eta Natura Film Onena BMFF'17)
AURRERA
THE FROZEN ROAD (Zuzendari Onena BMFF'17)
SAFETY THIRD (Eskaladako Film Onena BMFF'17)