Ibilbide birtualak Santa Maria katedralean

Erredakzioa 2018ko ots. 13a, 10:03

Katedralaren azken 20 urteetatik bisita birtuala egiteko aukera emango du tenpluaren webgune berrituak.

Santa Maria katedralak webgunea berritu du eta, erabiltzaileentzat irisgarriagoa izateaz gain, katedraleko bisita birtuala egiteko aukera eskaintzen du. Era berean, hiriko kaleetan seinale berriak jarri ditu, turistek tenpluaren sarrera errazago aurki dezaten. Horrez gain, katedralaren bisitaren hasieran erakusten den ikus-entzunezkoa frantsesez eta alemanez ikusteko aukera egongo da hemendik aurrera, euskara, gaztelania eta ingelesarekin batera. Bideoa bost hizkuntzetan dago azpititulatuta. 

Webgunearen bitartez, katedralaren bisita birtualak egiteko tresna izan da berritasun nagusia. Santa Maria katedrala Fundazioaren zuzendari Jon Lasak azaldu duenez, ezaugarri aipagarriena "irudi panoramikoen sinkronizazioa" da, "leku beretik baina urte ezberdinetan egindakoak dira, modu horretan, bisitariak tenplua urte ezberdinetan ikusteko aukera izango du". Hala, 2.001 urtetik hona katedralak izan duen garapena ikusgai izango da, 360 gradutan eta ikuspuntu ezberdinetatik.

Katedralaren irudia berritzeko, Arabako Foru Aldundiak 50.000 euro finantzatu ditu.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago