Txagorritxuko unibertsitate ospitaleak (AUO) ekipamendu berria estreinatu du, izan ere, Eusko Jaurlaritzak 1.100.000 euroko inbertsioa egin du Araba ESIko Erradiodiagnostiko zerbitzuan. Hala, eskaner berria, mamografo digital berria eta zuzeneko erradiologia digitaleko gela berria estreinatu ditu Txagorritxuk.
Eskaner berriak pazienteari egindako miaketa bakoitzean erradiazio dosia laurdenera jaistea ahalbidetzen du. Hemendik aurrera, Arabako ESIk lau eskaner izango ditu. Gainera, aparatu berri honi esker, pazientearen gorputz osoaren arakatzea hamar segundutan egin ahal izango dute.
2017ko abenduan, tomosintesisdun mamografo digital zuzena jarri zuten Txagorritxun, teknologia hori duen Arabako lehendabizikoa eta bakarra. Honi esker lortzen diren irudiak hiru dimentsiotakoak dira, eta bularreko patologia erradiologiakoaren azterketan zehaztasun handiagoa ematen du. Emaitza, gainera, berehalakoa izaten da; 2D eta 3D azterketa osoa zortzi segundu baino gutxiagotan egiten da. Hala, tresneria berri honek diagnostiko medikua lehenago egitea ahalbidetuko du.