1.200 ikasle elkartu zituen First Lego League-ak

Erredakzioa 2018ko ots. 12a, 12:26

Urkide ikastetxeak lehenengo saria lortu zuen, eta Logroñon izango den Estatu mailako finalera joango dira.

Urkide ikastetxeak lehen postua lortu zuen larunbatean First Lego League Euskadiko Finalean. Bigarren, hirugarren eta laugarren postuak Donostiako Axular Lizeoa, Arabako Tecnoclub Elburgo eta Portugaleteko  Santa Maria ikastetxeentzat izan dira, hurrenez hurren. Finala Gasteizko Europa Jauregiak hartu zuen, eta martxoan Logroño izango den Estatu mailako txapelketara joango dira sailkatutako lau talde hauek, non munduko finalerako postu bat egongo den lehian.

Guztira 1.200 parte-hartzaile izan ziren Gasteizko finalean, 37 ikastetxetako 81 taldetan banatuta. Estatuko lehiaketa handiena izan da. Zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatzeaz gain, ekimenaren helburua da gazteak zientzia eta teknologia gaietan alfabetatzea eta balioetan heztea. Bi kategoria daude;  10 eta 16 urte bitartekoa, eta 6 eta 9 urte artekoak. Aurtengo edizioan, HydroDynamics erronkari egin diote aurre, uraren giza zikloaren ingurua, hain zuzen. Larunbateko finalean 200 boluntario baino gehiago izan ziren laguntzen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago