Van Morrison Azkena Rocken izango da

Erredakzioa 2018ko ots. 8a, 09:47
Irudia: Festinfo

Mott The Hoople, Dead Cross, Nuevo Catecismo Catolico eta The Soul Jacket taldeak ere iragarri ditu antolakuntzak.

Van Morrison aurtengo Azkena Rock Jaialdiko kartelburu izango da. Musikari irlandarrarekin batera, ekainean Mott The Hoople, Dead Cross, Nuevo Catecismo Catolico eta The Soul Jacket taldeak Mendizabalan izango direla iragarri dute antolatzaileek. 

Hala, ekainaren 22 eta 23an Gasteizen ospatuko den rock jaialdiko kartela ixten doa Azkena Rock. Martxoaren 6ra bitartean, abonamenduaren prezioa 95 eurokoa (+gastuak) izango da.

  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide