Izotza eta elurra nagusi Arabako mendateetan

Erredakzioa 2018ko ots. 8a, 10:52

Lautadako Ilarduia herria.

Eguerditik aurrera, elur mailak gora egingo duela iragarri du Euskalmetek. 

Kontsultatu hemen Arabako errepideen egoera, eguneratuta:

 

                          

 

Gasteizen espero zena baino elur gutxiago bota du gauean, hala ere, goizean elurra egingo duela dio iragarpenak. Hala, izotzak sortu ditu arazo gehien. Momentu honetan,  hamar makina ari dira lanean Gasteizen, kaleetan gatza botatzeko. Araban, berriz, hogei dira errepideetan dauden elurra kentzeko makinak.

Bigarren mailako hainbat errepidetan arazoak sortu dira elurragatik eta izotzagatik. Besteak beste, Herrera eta Urduñako mendatean itxita daude une honetan. Opakua, Gasteiz, Zaldiaran eta Kruzetako mendateetan kateekin gidatu behar da. 

Eguerditik aurrera, elur mailak gora egingo duela iragarri du Euskalmetek, 500-600 metrora.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago