Mercedesen iruzurrezko bostehun kontratu baino gehiago daude, sindikatuen arabera

Erredakzioa 2018ko ots. 2a, 10:56

ELA, LAB eta ESK sindikatuek aldi baterako langileen kontratazioetan irregulartasunak eman direla salatu dute Batzar Nagusietan.

ELA, LAB eta ESK sindikatuak Arabako Batzar Nagusietan izan dira aste honetan, Mercedes enpresan kontratazio legean "iruzurra" ematen dela salatzeko. ELA sindikatuko Igor Guevarak azaldu duenez, "Mercedes aldi baterako langileak kontratatzen ari da, urte bete baino gehiagoko epean, zehazki, bi urtekoa. Iaz, egoera honetan zeuden bostehun kontratu baino gehiago antzeman genituen, Ikuskaritzak berak iruzurtzat hartzen zituena. Orain, Gasteizko epaitegiek arrazoia eman diete langileei, eta bidegabeko kaleratzeak direla esan dute".

Sindikatuek iaz salatu zuten egoera hau, eta multinazionalak urtea amaitu baino lehen 1.350 kontratu mugagabe egiteko konpromisoa hartu zuen. Halarik ere, aldi baterako zenbait langile lanik gabe daude orain. Egun, langileen %20 aldi baterako dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago