Ikusi: Arabako mendateen eta errepideen egoera, eguneratuta
Segurtasuna Sailak elurragatik abisu laranja ezarri du Araban, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Euskalmeten arabera, ostegunean, elur-maila jaisten joango da egunaren bigarren zatian 400-600 metroan kokatu arte, eta egunaren amaierarako hortik behera ere jaits daiteke.
Ostiralean, hilaren 2an, euria egiten jarraituko du, batez ere egunaren lehenengo erdian, eta trumoiko zaparradak eta txingorra ere egin dezake. Egunaren lehenengo erdian elur-maila 300-400 metro inguruan kokatuko da, eta elurra beherago ere egin dezake. Egunaren bigarren erdian, aldiz, egoera hobetzen joango da, eta euri gutxiago egiteaz gain, elur-mailak gora egingo du, 500-600 metroan kokatu arte.
Asteburuan euria egiten jarraituko du, eta tenperatura baxuekin jarraituko dugu, eta litekeena da larunbatean, atsedenalditxo baten ondoren, berriz ere elurra egitea maila baxuetan.