Gure Esku Dagok giza kate berria iragarri du ekainaren 10erako

Mirian Biteri 2018ko ots. 1a, 11:55

Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu 201,9 kilometroko luzeera izango du ibilbideak.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago plataformak giza kate erraldoia iragarri du ekainaren 10erako.

2014an, Durango eta Iruñea lotu zituenarekin alderatuta, 75 kilometro gehiago izango ditu kate berriak. Zehazki, Donostiako itsasertzean hasiko da, eta Gasteizko Legebiltzarraren parean amaitu.

Herri mugimendukoek azaldu dute, gutxienez, 100.000 lagun beharko direla katea osatzeko eta, finantzaziorako ez ezik, antolaketarako ere, saretzearen garrantzia azpimarratu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago