Enpresarean TB

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2018ko urtarrilaren 31

Enpresarean atarian Enpresarean TB atala gehitu dugu. Horren helburua da sarea osatzen duten enpresa eta profesionalei hitzaldi, foro, topaketak... eskaintzea, formatu ezberdinetan, nahi duten moduan, nahi duten lekuan, nahi duten unean ikusteko.

Enpresareaneko agendan iragarriko ditugu datozen ekitaldiak, presentzialak edo digitalak izango direnak, interesatuek izena eman dezaten.

Pasatakoak ere gordeko ditugu, zuzenean jarraitu ezin izan dutenek nahi dutenean foroa, hitzaldia, azoka edo-eta bestelako ekitaldien laburpenak ikus ditzaten.

Enpresarean, Nahi duzun eran, Enpresarean TB

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago