Badatoz Arabako herri inauteriak

Erredakzioa 2018ko urt. 30a, 12:47

Ilarduia-Egino-Andoingo herri inauteriak otsailaren 3an izango dira.

Otsailean, herri inauteriak ospatuko dituzte Arabako herrietan, tartean, Ilarduia-Egino-Andoin, Kuartango, Zalduondo, Kanpezu, Salcedo, Izarra, Laudio eta Gasteizen.

Arabako zenbait herritan mozorroak prestatzen hasi dira. Tradizioari jarraiki, antzinako herri inauteriak berreskuratu dituzte zenbait lekutan. Hala, porreteroa, lastozko gizona eta Toribio bezalako pertsonaiak protagonista izango dira otsailean. 

Arabako herri inauteriak, non eta noiz

Otsailak 3, larunbata

Laudio: Basaratustea-Kanporamartxo: 11:30ean

Ilarduia-Egino-Andoin: 16:00etan

Kuartango: 19:00etan

Otsailak 9, ostirala

Agurain: 20:00etan

Gasteiz, Indarteriak ikuskizuna: 21:00etan (Kimuak. Iñauzi eta berriak hasi)

Izarra (Urkabustaiz): Herri inauteri 'alternatiboak': arratsaldean

Otsailak 10, larunbata

Kanpezu: 17:00etan (jaiaren hasiera. Otsailaren 13an, Toribiorekin kalejira)

Otsailak 11, igandea

Zalduondo: 13:00etan 

Otsailak 13, asteartea

Kanpezu: 19:00etan

Otsailak 17, larunbata

Salcedo: 19:30ean

    

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago