2017an inoiz baino turista gehiagok ostatu hartu zuten Araban (hoteletan), Eustaten txostenaren arabera. Hazkundea %6,3koa izan zen lurraldean, eta guztira, Gasteizen ere gora egin zuten bisitariek. Guztira, 427.000 lagunek ostatua hartu zuten Araban; horietatik, 300.000 Gasteizen.
Bisitarien %30 atzerritik etorritakoa zen, eta batez ere, kanpoko turismoaren zati handi batek Arabako Errioxa bisitatu zuen. Batez ere, Frantziako (%9,4) eta Erresuma Batuko (3,9%) turistak jasotzen ditu Arabak. Estatu mailako turistei dagokienez, %23,2 Madrildik etorri zen; %13 Kataluniatik, eta %8,7 Andaluziatik.
Orohar, egonaldi laburrak egin dituzte bisitariek: Araban, 2017an, 1,78 egun igaro zituen turista bakoitzak batez beste. Egun, EAEko lurraldeen batez bestea 1,92 egunetan kokatzen da.
Ostatuen prezioari dagokionez, Araban lo egiten duten turistek batez beste 71,1 euro ordaintzen dute gau bakoitzeko. Bizkaia eta Gipuzkoako datuekin alderatuta, prezioak askoz apalagoak dira hemen, Arabako Errioxan salbu; bertan, batez besteko prezioa 137 eurokoa da.