Galdutako hiru partidako bolada txarreran ondoren, Betisi irabazi zion igandean Baskoniak, Buesa Arena pabiloian (94-70). Horrenbestez, Espainiako Koparako sailkatu zen talde arabarra, hirugarren urtez jarraian.
Otsailaren 15etik 18ra, beraz, Kanaria Handian jokatuko den txapelketan izango dira gorri-urdinak, 2009az geroztik etxera eraman ez duten garaikurra lortzeko.