Oscar Romerok eta Fausto Motak Dakar amaitu dute

Erredakzioa 2018ko urt. 22a, 10:11

Irudia: Florent Gooden / DPPI

Romero, Langraiz Okakoa, 48.postuan heldu zen, eta Mota, Gasteizen bizi den portugaldarra, 43. postuan.

Oscar Romero eta Fausto Mota arabarrek 2018ko Dakar lasterketa amaitu dute. Motorren kategorian parte hartu dute biek, eta horiekin Hego Amerikan egiten den proba amaitzea lortu dute. Dakar Limatik abiatu zen urtarrilaren 6an, eta azken etapa Argentinako Cordoba hirian amaitu zen, larunbatean. Langraiz Okako Romerok 48.postuan amaitu zuen, eta Motak, Gasteizen bizi den portugaldarrak, 43. postuan heltzea lortu zuen.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago