Gaindegia erakundeak egindako aztelanaren arabera, Araban gaur egun 328.415 biztanle bizi dira, duela hamarkada bat baino 16.892 lagun gehiago. Goranzko joera jarraitua izan da urte hauetan zehar, 2013. urtean izan ezik.
Bilakaera positiboa baina, ez da Arabako eskualde guztietan modu orekatuan garatu eta zenbait lurraldetan biztanleriak behera egin du 2017 urtean zehar. Arabako Mendialdeak (-%0'5), Arabako Ibarrak (-%0'2) eta Kantauri Arabarrak (-%0'2) egin dute behera. Lautadak eta Arabako Errioxak aldiz gora egin dute 2017an zehar, %0'9 eta %0'4 hurrenez hurren.
Hamarkadako datuei erreparatuta, igoera nabariena Lautadak izan du (%6'5) eta gaur egun 263.728 biztanle batzen ditu, Araba osoko populazioaren %80'3. Beste bi eskualdek ere pixka bat gora egin dute: Arabako Ibarrak %1'8 eta Kantauri Arabarrak %1'5. Beherakada izan dute aldiz, Arabako Errioxak (-%0'5) eta Mendialdeak (-%7'4).