Datuok Arabako ehiztarien elkarteek eman dituzte. Bide batez, ehiztariek ohartarazi dute asko handitu dela basurdeen populazioa 2012. urtetik, eta adibide gisa azaldu dute hiru mila basurde hil zituztela iaz eginiko uxaldietan. Zenbait espezie "kontrolatu" beharra nabarmendu dute, Arabako Batzar Nagusietan eginiko agerraldian. UAGA nekazarien sindikatuak ere ildo beretik hitz egin du, eta basurdeek soroetan eragiten dituzten kalteak nabarmendu dituzte.