Irantzu Garciak historia egin du, curlingeko munduko zirkuituko proba bat irabaztean

Erredakzioa 2018ko urt. 16a, 10:09

Holandan izan zen curling txapelketa.

Bere entrenatzailea Brendan Bottchet izan da oraingoan bere bikotea, Holandan egin den txapelketan.

Irantzu Garcia arabarrak curlingean garaipenak eskuratzen jarraitzen du, izan ere, asteburuan, DutchMasters Mixed Doubles titulua irabazi zuen, Holandan izan den World Curling Tourrean. Hala, estatu mailan lehiaketa horretan garaipena lortu duen lehen emakumezkoa izan da. Oraingo honetan, ez du bere neba Gontzalekin parte hartu, eta bere entrenatzailea Brendan Bottchet izan du kide.  Finala, Txuri Berri talde donostiarraren aurka izan zen, eta azkenik, garaipena Arabara etorri da, 5-3 irabazi ostean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago