Zadorrak gainezka egin du zenbait lekutan, Uribarri hustutzearen ondorioz

Erredakzioa 2018ko urt. 15a, 11:31
Irudia: @molina1602

Urtegiaren edukiera %86koa da. Orain, urtegitik isurtzen den ur-emaria 30 metro kubiko segundukoa da.

Urtea euritsu hasi da, eta euria eta elurra protagonista izan dira azken egunotan. Hala, urtarrilaren 5ean Uribarriko urtegiaren ateak zabaltzea erabaki zuen Ura agentziak, izan ere, urtegiaren edukiera %86koa zen.  Horren eraginez, asteburuan Zadorra ibaiak gainezka egin du zenbait puntutan. Arroiaben, esaterako, zenbait lursail urpean geratu dira, baina Ura agentziatik ohartarazi dutenez, "garrantzi gutxiko gainezkatzeak" dira.

Aurreko ostiralean, urtegia husten hasi zirenean, isurtzen zen ur emaria 18,6 metro kubiko segundukoa zen. Atzo, aldiz, 30 metro kubiko segundura handitu zen. Hala ere, ibaien gainezkatzea ez da arazo bihurtzen ur-hustutzearen abiadura 50-60 metro kubiko segundura handitu arte, Urak jakinarazi duenez.

Urrunagako urtegia, aldiz, bere edukieraren %56an dago egun.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide