Datorren ostegunean, hilak 18, Arabako sagardoaren denboraldiari hasiera emango dio Arabako Sagar eta Sagardogileen elkarteak. Aurten Alberto Zerain mendizalea omenduko dute, eta hori dela eta, Zerainen seme eta lagunak izango dira kupelak zabalduko dituztenak. Egun horretan ere, sagar uztaren emaitzak eta atera den sagardoaren ezaugarriak azalduko dituzte lurraldeko sagardogileek.
Hitzordua Aramaioko Iturrieta Sagardotegian izango da, 19:30ean.