Dagoeneko mende erdia pasa da El trenico izenez ezaguna zen trenak azken bidaia egin zuenetik; hain justu ere, 1967ko abenduaren 31n lotu zituen Vasco-Navarroak azkenekoz Bergara eta Lizarra.
Data esanguratsu hori aprobetxatu nahi izan du Fernando Martinez de Viñaspre komisarioak omenaldia egiteko, Trena ziztu bizian. 1889, Vasco Navarrotik Orient Expressera izeneko erakusketa ikusgarriaren bidez. Gasteizko Posta kalean Vital Fundazioak duen aretoan egongo da hori ikusgai apirilaren 1era arte, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era.