ARTgia aretoak 2018 urterako ildoak aurkeztu ditu gaur. Batetik, EmART showroom deialdia aurkeztu du. Arabako emakume sortzaileak ditu protagonista, eta artelanen ekoizpena, erakusketa eta hedapena sustatzea du helburu. Guztira, artista bakoitzak 1.000 euro jasoko ditu, "500 euro produkziorako, eta beste 500 euro sari moduan", azaldu dute ARTgiako arduradun Irantzu Lekuek eta Kultur AKT elkarteko Cristina Bereciartuak.
Bigarren deialdiak ARTgia du izena, eta Euskal Herri osoko artistei –emakumeei nahiz gizonei– ARTgia espazioaren erakusketa-gunea zabaltzea du xede.
Deialdiak otsailaren 15era arte egongo dira zabalik. Injuvek, Gauekoak-ek, Kultur ACT elkarteak eta ARTgia aretoak bultzatu dituzte beka hauek.