Arabako basozainek bi langile gutxiago izango dituztela salatu dute

Erredakzioa 2018ko urt. 9a, 09:50

Orain urte batzuk, ehiza eta arrantza atalean, hamabi langile ziren, egun, ordea, seira murriztu da kopurua. 

Arabako basozainen elkarteak langileen murrizketa eman dela salatu du, zehazki, ehiza eta arrantza atalean. Orain urte batzuk, hamabi ziren bertan zeuden langileak, egun, ordea, seira murriztu da kopurua. 2017an behin-behineko bi plaza sortu ziren, baina bi kontratu hauek urtarrilaren 1ean amaitu ziren. Elkarteak salatu duenez, egun batzuk ondoren eman zuen Aldundiak egoeraren berri, hori dela eta, egun horietan, bi langile hauek kontraturik gabe jardun dute.

Aldi berean, Aldundiak ehiza eta arrantzaren kudeaketa eta zaintza kanpoko enpresa baten esku uztea nahi duela salatu dute basozainek. "Horrelako erabaki hauekin jarraitzen badute, gure ingurumena enpresa pribatuen kudeaketaren esku geratuko da, eta horrek Arabako Foru Aldundiaren ehiza eta arrantza atalaren heriotza ekarriko du".

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide