Erregeetako loteriaren bigarren sariaren zati bat Gasteizera joan da. 18.442 zenbakiari egokitu zaio bigarren saria, eta Gasteizen zenbaki horren dezimo bakarra saldu da, Ayala Kantzilerra kaleko loteria administrazioan. Gainontzeko dezimoak Anoeta, Eibar eta Nafarroan saldu dira. Serie bakoitzeko 750.000 euro jasoko dituzte zenbakiaren jabeek.
Lehenengo saria, Bilbon
Lehen saria, aldiz, Bilbora joan da osorik. Izan ere, 5.685 zenbakiari egokitu zaio, eta Deustun saldu dute osorik. Serie bakoitzeko, bi milioi euroko saria jasoko dute zenbakiaren jabeek. Dezimo bakoitzari 200.000 euroko saria dagokio.