‘OkupaTU Gasteiz’ dinamika aurkeztu dute

Erredakzioa 2018ko urt. 2a, 12:12

Hala Bedik, Auzolana Pilotalekuak, Errekaleorrek eta Gaztetxeak abian jarri dute mugimendua.

Hala Bedik, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuak eta Errekaleorrek sortu dute ekimena. Urriaren 6an OkupaTU Gasteiz ospatuko dute Gasteizen.

Errekaleorreko bizilagunek, Gasteizko Gaztetxeak, Auzolana Pilotalekuko Txapa Ahotsa elkarteak eta Hala Bedik irrati libreak Okupatu Gasteiz dinamika aurkeztu dute. Ekimena 2018 osoan egongo da martxan, izan ere, hasi berri den urtean lau eragile hauek urteurrenak ospatuko dituzte; Errekaleorreko proiektuak bost urte (irailean), Auzolana Pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladak hamar urte (ekainean), Gasteizko Gaztetxeak 30 (apirilean) eta Hala Bedik 35 (abuztuan).

"Autogestioa oinarri, Gasteizko Herri Mugimendua eta eragile hauek inoiz baino biziago gaudela aldarrikatuko dugu 2018. urtean", azaldu dute ohar baten bidez. Eragile bakoitzak bere urteurren propioa ospatuko du, baina, horrez gain, hitzordu berezia iragarri dute: 2018ko urriaren 6a. Egun horretan OkupaTU Gasteiz Eguna ospatuko dute. "Izaera kolektiboagoa izango du, eta Herri Mugimenduaren espresio ezberdinak bilduko ditu".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago