Iziar, 2018an Araban jaio den lehen haurra

Erredakzioa 2018ko urt. 2a, 09:00

Urtarrilaren 1eko 00:45ean jaio zen umea, Txagorritxun. 2018an, Arabako Okinen elkarteak egunero ogi bat emango dio jaioberriari.

2018an EAEn jaio zen den lehen haurra Iziar arabarra izan da. Goiz etorri zen mundura Laura eta Jon Xabiren lehen umea; urtea hasi eta 45 minutu igaro zirenean. Jaiotza Txagorritxu ospitalean izan da, zesarea bidez. 

Urtero bezala, Arabako okinen elkarteak ogi bat emango dio egunero familiari, Iziarren bizitzaren lehen urte honetan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago