Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak 187 lanpostu eskainiko ditu

Erredakzioa 2017ko abe. 27a, 10:54
Miren Olabarrietak eta Jose Luis Alonso Quilchanok aurkeztu dute lan eskaintza. /Quintas

2018an egingo dute enplegu publikoaren eskaintza: 28 erizain eta 159 erizain-laguntzaile.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) beste enplegu publikoaren eskaintza bat abiaraziko du; lehenengo probak datorren urtean egingo dira, uda ostean. Guztira, 187 plaza izango dira: 28 erizainenak eta gainerakoak, 157, erizain-laguntzaileenak.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak legegintzaldi honetan onartzen duen bigarren enplegu eskaintza da; izan ere, 2016an 80 plazako EPEa deitu zen, eta deialdi horretako hautaprobak egiten ari dira.

Zuzeneko arreta 

2017ko EPEaren ezaugarriei dagokienez, pertsonei zuzeneko arreta emateko kategoria profesionalak direla azaldu dute Diputaziotik, eta beren lana bereziki foru egoitzetan izango da, bai ezinduekin eta bai, eta nagusiki, adinekoekin. 187 plazetatik 174 sistema librean aterako dira, eta gainerako 13ak, barne sustapenekoan. 82 plazak izango dute derrigortasun datadun hizkuntza eskakizuna. Legeak agintzen duenez, 13 plaza, hau da, % 7, ezinduentzat gordeko dira; horietako 3, buruko ezintasuna duten pertsonentzat izango dira, erizain laguntzaileen plazetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide