"Literatura eta musikaren elkarreraginetik sortutako kantagintza aztertuko dugu"

Erredakzioa 2017ko abe. 21a, 13:21

Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgilea Kantuz eta Kontuz lantegiaz aritu da AleaFMn; urtarriletik aurrera, Rafa Ruedarekin batera emango duen euskal kantagintza tailerra.

Gotzon Barandiaran eta Rafa Rueda izango dira gidari 2018an bigarrenez antolatu den Kantuz eta Kontuz euskal kantagintza tailerrean. Oihaneder Euskararen Etxeak eta GEU elkarteak antolatzen duten tailerrak gasteiztarrak euskal kantagintzara erakartzea du xede.

2018ko urtarriletik maiatzera bitartean egingo dira saioak, hilabete bakoitzeko asteazken banatan 19:00-20:30 artean. Izena emateko epea azaroaren 27tik abenduaren 27ra arte zabalduko da. Euskal Herriko kantari eta musika taldeek kantuetarako erabili dituzten testuak, eta kantari eta poeten arteko harremanak aztertuko dituzte bertan. Ikastaroa bost saiotan banatuko da.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago