Gernika-Lumoko 24 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2017ko abenduaren 14a

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak hamargarren urtez banatuko ditu Ziurtagiriak Gernika-Lumon. Banaketa ekitaldia Astran egingo da, abenduaren 15ean, eta bertan udalerriko 24 enpresak, komertziok eta era guztietako entitatek jaso dute Ziurtagiria.

 

EGUNA: Abenduak 15, ostirala

ORDUA: 20:15

ANTOLATZAILEAK: Bai Euskarari Elkartea, Gernika-Lumoko euskara saila, Busturialdean euskaraz bizi elkartea, Gernikako AEK, Artez Euskara Zerbitzua eta Seber Altube Ikastola.

 

Ziurtagiridunen aitortza

Gernika-Lumoko Ziurtagiridunen artean bostek Zerbitzua eta Lana Euskaraz maila kreditatzen dute; 12k, Zerbitzua Euskaraz; eta gainontzeko guztiek, zazpik, Euskararen Bidean maila. Bai Euskarari Elkarteko arduradunak entitate horien guztien aurrerapausoak azpimarratuko ditu; izan ere, esparru horretan egiten den ekarpena txalotzekoa da. Gainera, nabarmendu nahi dute, Bai Euskarari komunitatean ziurtagiriaz gain, beste baliabide eta proiektuetan parte-hartzeko aukera ere badutela.

Udalarekin elkarlanean

Gernika-Lumoko Udalak eta Bai Euskarari Elkarteak sinatutako hitzarmena dela eta, Udalak beregain hartzen du Ziurtagiridun bakoitzaren kuotaren % 30. Urrats biziak ematen jarraitzeko beharrezkoa da instituzioen babesa, eta zentzu horretan, Bai Euskarari Elkartearen arabera, eskertzekoa da Gernika-Lumoko Udalaren jarrera. Aurreratzean ere, elkarlanean jarraitzeko asmoa dute.


 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago