Bost emakume, horietako bat Araban, aske geratu dira gaur, Espainiako Poliziak emakume nigeriarren sexu esplotazioaren aurka egin duen operazioan. Guztira, zazpi lagun atxilotu dituzte; horietako bi Gasteizen, hain zuzen ere. Tartean, sarearen arduradun nagusia atxilo hartu dute.
Andreak sexualki esplotatzen zituen sare honek Nigerian atzematen zituen emakumeak, budu erritualak egiten zizkieten, eta Europan prostituitzera behartzen zituzten. Hona ekarri aurretik, Turkia, Grezia eta Frantziatik pasatzen ziren. Behin hona etorrita, prostituitzera behartzen zituzten, bertara ekartzeagatik 55.000 euroko zorra zutela esanda.