Gluecifer eta Turbonegro, Azkena Rocken

Erredakzioa 2017ko aza. 21a, 11:40

Turbonegro taldea izango da ekainean, Gasteizen.

Datorren urteko edizioa ekainaren 22an eta 23an izango da. 

Azkena Rock jaialdia datorren ediziorako kartela osatzen ari da, eta Gluecifer, Turbonegro, Man or Astro-Man? eta The Hypnotics dira konfirmatu dituen azken taldeak. Hala, hamabost dira momentuz antolatzaileek iragarri dituzten izenak: Joan Jett & The Blackhearts, MC5 Tour 50 aniversario, The Beasts of Bourbon, The Dream Syndicate, The James Taylor Quartet, Nebula, Lords of Altamont, Sol Lagarto, Mamagigi's, The Allnighters eta Tutan Come On.

Rock musika jaialdia ekainaren 22an eta 23an izango da, Mendizabalan. Abenduaren 14ra bitartean, 85 euroan eros daiteke bi egunetako abonamendua. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago