Bizilagunak programak 44 herrialdetako 1.034 lagun elkartu zituen igandean Araban, bertako familien eta etorkin eta errefuxiatuen artean egiten diren bazkarietan. Guztira, 93 bazkari egin ziren Arabako zenbait lekutan; Gasteizen, Gorbeialdean, Mendialdean, Arabako Errioxan eta Lautadan. Etxeetan ez ezik, txoko, elkarte eta tabernetan ere elkartu ziren parte-hartzaileak.
Laugarren urtez egin da Araban zurrumurruen aurkako eta elkarbizitzaren aldeko ekimen hau, CEAR-Euskadik eta Arabako Foru Aldundiak antolatuta. Aldi berean, Euskal Herriko beste hainbat lekutan ere antolatu dira bazkariak.
Datorren abenduaren 2an, "kulturan arteko adiskidetasuna" ospatuko dute Gasteizko Europa biltzar jauregian. Bertan, programan parte hartu duten lagun guztiak elkartuko dira.