Enpresarean Foroan izan dira Joxemari Sors eta Jon Jaka (ELKAR)

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2017ko azaroaren 16a

"Euskal Kulturatik bizi, euskal kulturaren onerako"

Elkar Fundazioaren “guraso” bezala izendatu genezake Joxemari Sorsek eta Jon Jakak osatzen duten bikotea. Berrogei urteko ibilbidea egin dute elkarrekin, euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzan, sustapenean eta garapenean. Erretiro aktiboa hartu dutela, gizartearekiko izandako eta izaten jarraituko duten jarrera eraginkorra saritu nahi izan dugu Bai Euskarari Sariaren bidez.

Elkar Fundazioa gertutik ezagutu eta sekretu gehiago deskubritu nahian, hitzordua egin dugu Joxemari Sors eta Jon Jakarekin, Enpresarean Foro batean. Espero genuen bezala, orduak eta orduak pasa genitzakeen herri honen historiaren atal funtsezkoa den bikotearen istorioak entzuten.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago