Hilaren amaiera arte jasoko dituzte Azoka Txikirako jostailuak

Erredakzioa 2017ko azaroaren 16a

Iradier Arenan ospatuko dute Azoka Txikia. /Alea

Abenduaren 16an ospatuko dute Azoka Txikia.

Jostailuek bigarren aukera bat izan dezaketela erakutsiko du, hamargarren urtez, Azoka Txikiak. Egoera onean daudenak bildu, eta berriz salduko dituzte abenduaren 16an Iradier Arenan paratuko dituzten saltokietan.   

Bildutako dirua Save The Children gobernuz kanpoko erakundeak kudeatuko duen proiektu batera bideratuko dute, aurretik hainbat ikastetxetan landuko dutena. Lehen Hezkuntzako haurrak "errealitate desberdin batera" gerturatzea du helburu egitasmoak, Udaletik azaldu dutenez. Hain zuzen, beren herrialdeetatik atera behar izan duten haur eta familia errefuxiatuen egoera ezagutuko dute.  

 Azoka bitartean, azaroaren 30era arteko epea izango dute gasteiztarrek hiriko ludoklubetan eta ikastetxeetan jostailuak uzteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago