Eskalada Alaskan, Himalaia eta Hego Amerika bizikletaz, mendi jardunaldietan

Erredakzioa 2017ko aza. 14a, 16:45

Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclares.

Emanaldiak azaroaren 15, 16 eta 17an izango dira, Koldo Zubizarreta, Ainhoa Perez de Nanclares, Juan Vallejo eta Silvia Vidalen eskutik.

Datozen egunetan, Ikus-entzunezko Mendi Jardunaldiak izango dira Vital Kutxa Fundazioa aretoan, Gasteiz Mendi Taldeak eta Vital Fundazioak antolatuta. Hiru egunetan, kirolariek eta alpinistek euren esperientziak partekatu dituzte bertaratzen direnekin.

Inaugurazio-jardunaldia asteazkenean (hilak 15) izango da, eta Koldo Zubizarreta eta Ainhoa Perez de Nanclares izango ditu protagonista. Andeatzen. Urtebete bizikletaz Hego Amerikatik egitaraua aurkeztuko dute.

Ostegunean, hilaren 16an, Juan Vallejoren txanda izango da. Nire mendiak ikus-entzunezkoan, espedizioen azken bost urteetan bizi izandako esperientziak kontatuko dizkie ikusleei. Zehazki, Karakorumera eta Himalaiara bidatzeko aukera izango dute ikusleek.   

Ostiralean, berriz, Silvia Vidal eskalatzaileak itxiko ditu jardunaldiak, Urrats bat harago lanarekin. Alaskako haran urrun batean, 36 egun, 150 kilo material eta janari kargatuta ibiltzea zer den kontatzean oinarritzen da argudioaren haria. 

Gonbidapenak

Saioak Vital Fundazioa Aretoan izango dira (Bakea 5, Dendarabako 1. solairua), 20:00etan. Emanaldi bakoitzaren ostean, hizlarien eta bertaratu diren ikusleen arteko solasaldiari ekingo zaio. Jardunaldietarako sarrera-txartelak doan izango dira, baina ezinbestekoa izango da gonbidapenak jasotzea Gasteiz Mendi Taldearen egoitzan (Pintore kalea 74,), 19:00etatik 21:30era.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago