Arabako 2018rako aurrekontuen proiektua aurkeztu dute

Erredakzioa 2017ko aza. 14a, 15:57

Aurrekontu-proiektua aurkeztu dute gaur Aldundian.

EAJ-PSEren gobernuak proposatzen duen aurrekontu propioa 481 milioi eurokoa da.

Goizean, Arabako 2018ko aurrekontuen proiektua aurkeztu dute Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak eta Jose Luis Cimiano Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak. Guztira, 2.432 milioi euroko aurrekontu globala proposatu dute datorren urterako, hau da, 2017ko aurrekontuek baino %5,5 gehiago. Zehazki, aurrekontu propioa 481 milioi eurora heltzen da, hain zuzen, aurreko urtekoa baino %3 handiagoa.

Orain, Ramiro Gonzalezen gobernuak PP edo EH Bilduren babesa lortu beharko du, aurrekontuen proiektu hau aurrera ateratzeko.

Azpiegiturak, mugikortasuna eta gizarte zerbitzuak

Inbertsiotarako, 96,5 milioi euro bideratu nahi ditu foru gobernuak. Proiektu nagusien artean, errepideak eta bide azpiegiturak (41,5 milioi euro) eta Gasteizko mugikortasun jasangarriari laguntzea (3,9 milioi euro)  aurkitzen dira. 

Horrez gain, ekonomiaren eta enplegua suspertzeko 17,8 milioi inbertituko dituzte; Gasteizko aireportua garatzeko, aldiz, 610.000 euro. Bestetik, Arabako Suhiltzaileen erakunde autonomoari 24 ordutan jardun dezan 15 milioi bideratu nahi ditu.

Arabako toki erakundeen finantzaketak gora egingo du, eta 243 milioira helduko da. Gizarte zerbitzuei dagokienez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak 200 milioi euro baino gehiagoko diru-saila izango du.

 

Aurrekontuen proiektuaren datu garrantzitsuenak

Aurrekontu globala: 2.463 milioi (+%5,5)

Aurrekontu propioa (kupo, TEFFF eta Eusko Jaurlaritzaren ekarpenik gabe): 481 milioi (+%2,92)

Inbertsioak: 96,5 milioi euro (+%4,7)

o Errepideak eta bide azpiegiturak: 41,5 milioi

o Gasteizko mugikortasun jasangarria eta garraio publikoa: 3,9milioi

o Garapen ekonomikoa eta kalitateko enplegua: 17,8 milioi

o Gasteizko aireportua: 610.000 euro

o Industriaren sustapena: 3,9 milioi

o Gure ehun ekonomikoaren lehiakortasuna: 4,2 milioi

o Azpiegitura hidraulikoak: 5,3 milioi

o Nekazaritzako azpiegiturak: 4,5 milioi

o Arabako foru suhiltzaileak: 14,9 milioi

 

Toki finantzaketa: 243 milioi (+%2,8)

o TEFFF: 216,9 milioi (+% 3,66)

o Obra eta Zerbitzuen Foru Plana: 15,2 milioi (+% 2,6)

 

o Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea: 203 milioi euro

o Hirugarren sektoreko elkarteak: 25,7 milioi

o Mendekotasun legea: 20,9 milioi

o Ezinduentzako enplegua (INDESA): 17,9 milioi

o Etxez etxeko laguntza zerbitzua: 14 milioi

o Gazteria: 6,2 milioi

o Museoak: 2,6 milioi

o Iruzurraren aurkako borroka: 2,3 milioi

o Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna: 2,1 milioi

o Euskara sustatzea: 948.000 euro

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago