ALEA FM 2017-11-07

Ane Pedruzo eta Jon Ander Santos 2017ko aza. 7a, 18:00

Euskararen Oihana atalarekin abiatu da saioa, Oihaneder Euskararen Etxean azaroan antolatutakoen berri eman digu Iñaki Lazkanok. Pil-Pilean atalean 1976ko martxoaren 3ko gertakizunen inguruko pelikulari buruz hitz egin dugu Asier Bilbao ekoizlearekin.

Jarraian, Hamaika Saltsan Lautada eguneko protagonista xelebreak izan ditugu hizpide; Baietz harrapatu! buruhandi eta erraldoiak. Arabarrak munduan atalean, Borja Pedruzorekin Yucatanera bidaiatu dugu. Iritzi ataleko protagonista, Txema Ramirez de la Piscina izan da.  Eta azkenik, beti bezala euskararen agenda.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago